Bilboko udalak eta euskaltegien sareak “Goazen euskaltegira” kanpaina abian jarri dute

Irailaren amaierara arte, kanpaina koloretsua egongo da hiriko kaleetan bilbotarrak euskara ikasteko euskaltegietan izena ematera animatzeko. Matrikula egiteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik eta azken helburua euskara eguneroko bizimoduan erabiltzea eta herritarrek elkarrizketetan esaten duten lehenengo hitza euskaraz izatea da. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 209.000 euro erabiliko ditu diru-laguntzak emateko euskararen normalizazioan garrantzi biderkatzailea duten kolektiboei, hau da, gurasoei eta aisialdiko monitoreei. Kolektibo bi horiek berebiziko garrantzia duteeta umeen eta gazteen hizkuntzarekiko jarreran.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Haxotz taldearen berria eta Lur antzezlana

az. Ira 12 , 2018
Irailarekin batera bueltan da Bilbo Hiria irratiko kultur artefaktua Piperpolis. Gaurkoan Haxotz taldeko Jon eta Jokin batu zaizkigu saiora.  Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu,eta melodikoarekin,  H deituriko lana argitaratu berri dute. 7 kanta osatutako lana, Urtzi Izarekin egin dute lan , bere Bilboko estudioan. Ostegunean Bilboko […]

Honekin lotuak