Gazteen egoera salatzeko, datorren larunbateko 17:00etan izango dira Eraginek antolatutako jardunaldiak. Bizitzen ari garen egoera dela medio, langabezia areagotu egin da gazteetan, eta erabateko behin-behinekotasuna eta bizi-baldintza materialak murriztu. Beraz, hori salatzeko, lehenik eta behin mahai inguru bat egingo da Garbiñe Biurrun, Oskar Matute, Alejandra de la Fuente eta Eduardo […]
prekarietatea
Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]
Urriaren 19an, larunbatean, ospatuko dituzte Bizkaiko gazte langileen topaketak Bilbon. “No es lo que hay” lelopean, prekarietatearen iturburu den ofentsa neoliberalaren inguruan hausnartu eta antolatzeko erramienten inguruan hausnartzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191015_eragin_plataforma_gaizka.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan hiru gai landu dituzte Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Lehenengo INE-ren azken datuak aztertu dituzte, sektorez eta adin tartez lanak eta enpleguak izaten hari den galera. Bigarrenez Maiatzaren Lehenaren historia ekarri dute gogora . Gaur egun zertan bilakatu den hausnartu eta emandako mezuen azterketa […]
Ernai gazte antolakundeak prekarietatea salatzeko mobilizazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 16. Mobilizazioa, “prekarietateari ateak itxi” lelopean. Mikel Aiartzaguena izan da gurean. Larunbateko manifestazioa hitzaldi sorta baten bukaera izango da, izan ere aste honetan zehar gazteek paratzen duten prekarietatearen inguruko hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte, helburua gazteek bizi duten egoeraren argazkia […]
Garai zailak bizi dituzte gazte askok, lan prekarioak eta bizitza duina ateratzeko arazoak dituzte. Hori guztia salatzeko sortu zen Eragin Bilbo. Borroka garaia dela aldarrikatu eta mahai gainean hainbat salaketa jarri dituzte, eta egun hauetan “Zer dago jokoan” hausnarketa helarazi digute, apustu etxeen inguruko gogoeta latza. Duela gutxi argitaratutako ikerketa […]
Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira. Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH […]
Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako gela garbitzaileek greba mugagabea hasi dute. Bizkaiko ostalaritzaren ituna aplikatzeko eskatzen diote Constant enpresa azpikontratatzaileari . Azaroaren 3an abiatu zuten greba eta oraindik ez dute enpresaren erantzunik izan, greba egiten duten bitartean ez dutela harremanik izango adierazi diete. Ostiralerako manifestazioa deitu dute. Enpresa gehienak Bizkaiko […]
Gaur bertan 17.000 pertsonatik gora hilko dira gosez munduan. Edota Euskal Herriko populazioaren herena eta Europar Batasuneko biztanleriaren laurdena pobreziaren mugaren azpitik bizi da. Datu hauek plazaratu ditu Elkartzen plataformak pobreziaren kontrako nazioarteko egunaren harira kaleratu duen txostenak. Aipatutako eguna, pobreziaren kontrako nazioarteko eguna, gaur da, urriaren 17a. Honi buruz […]
Piztu Bilbo, Itzali MTV ekimenak agerraldia egin du gaur ‘Bilbo Erakustoki’ hiri eredua salatzeko. Horretarako, urriaren 13an #11BotxoEguna antolatu dute. Bertan, hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek leku propio bat izango dute Uribitarte pasealekuan. Inposatzen ari diren hiri ereduaren inguruan hausnartu nahi dute, horregatik 11 botxo egunean mahai inguruak […]