Osasun aseguruan inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabelek

Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da,  aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan;  gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen diguten zerbitzuaren kalitatearen inguruko kezka. Gaurkoan azalduko dudanez, osasun aseguruekin lan egiteak abantaila handiak ditu, bai fisioterapeutendako, bai eta pazienteendako ere; hala ere, horiek behar bezala erabiltzen ikasi behar da. Lehenengo eta behin, jakin behar dugu fisioterapia kontsulta batean ikusten ditugun arazoak bi multzo handitan sailkatzen direla: lesio akutuak eta kronikoak. Lehenak istripu baten ondorio izaten dira, oso mingarriak eta lokalizatuak; bigarrenak, berriz, eboluzio luze baten ostean agertzen dira, ez dira hain mingarriak eta gorputzean sakabanatuta egon ohi dira. Arazo mota hauek biak ongi bereiztea garrantzitsua da osasun aseguruen auzi hau ulertzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Ska eta reggae doinuak MG Bandaren lan berrian Hamelin

az. Urr 3 , 2018
Gaurko saioan MG Banda izan da, Arratiako ska-reggae taldeak, MG Banda, lan berria plazaratu du “Hamelin” deiturikoa, laugarren lana du. Erika eta Biser batu zaizkigu. Azken lan honekin taldeak denboran zehar izan duen bilakaeraren berri eman nahi izan du, reggea oinarri, bide berriak landu dituzte. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko […]

Honekin lotuak