“Bizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?” lemapean ospatuko da Zubideiak

Urriak 20 Miramar Jauregian, Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Zubideiak gizarte elkarrizketa burutuko da. Gaurkoa Jasone Mendizabalek Zubideiak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan, inoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino gehiago, diote. Denon hizkuntza den euskara bidegurutzean dagoela esaten da maiz, bidegurutzean egoteak bide berriak ekiteko aukerak ematen dizkigu. Euskararen garapena gizarte osoaren ardura dela sinistuta gaude; baita ere aniztasunak aberastasuna eta aukera berriak ematen dizkiola gizarteei. Baina batzuetan zaila da bata bestea bidean topatzea eta horretarako guneak eta uneak sortzea, ahots anitzak entzuteko aukera izatea eta elkarrizketan jartzea oso garrantzitsua beharrezkoa da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gaur hasiko da Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa

al. Urr 15 , 2018
Hamalau saio eta ehun lekuko baino gehiagoren testigantza jasotzea aurreikusten ditu Cabacas auziko epaiketan. Sei ertzain epaituko dituzte.  Akusazio partikularrak ertzainei leporatzen die Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltzea. Fiskaltzak, berriz, absoluzioa eskatu du. Cabasen heriotzatik sei urte eta erdi igaro direnean hasiko da epaiketa. Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuen […]

Honekin lotuak