Irrati saio berezia eskaini genuen BBK aretotik ostiralean “Lehen hitza” irrati saioa. Euskaraldiaren lehengo egunean hainbat esperientzia eta sentipen ezagutu genituen. Euskaraz arnasteko prest ere bagaude. Euskaraldia dinamikak erronka bota digu euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan bizirik izan edo euskara ulertzeko belarriak prest edukitzea. Badakigu jendea gogotsu hasi dela ariketa, indartsu, fresko, ilusioz, baina jendeak hamabigarren egunetik aurrera bere konpromisoa ez galtzea litzateke helburua. Hau da, konpromisoa ohitura bihurtzea. Bilbo hirian sorpresak espero ditugu. Lehen hitza euskaraz egitea kosta egiten zaigu, nola biziko dugu ariketa soziala? Uste baino errazagoa izango da. Ziur gaude denetariko bizipenak bilduko ditugula egun hauetan, horien inguruan berba egin dugu emankizun berezi honetan.
Deskargatu hemen.