Minbiziaz hitz egingo dugu gaur eta, zehazkiago esateko, minbizi zelula amei buruz. Tumore batean aurkitzen ditugun minbizi zelula guztiak ez dira berdinak; hainbat taldetan sailka daitezke beren potentzialitatearen arabera. Gorka Larrinaga ikertzaileak minbizia sortzen duten zelulez hitz egingo digu eta haiei aurre egiteko zenbait estrategia aipatuko dizkigu. Medikuntzan doktoratu zen Gorka Larrinaga 2003an, doktorego sari berezia eskuratuz. Ikerketa ibilbidea Medikuntza Fakultateko Fisiologia Sailean hasi zuen, Fisiologia Zelularreko Laborategian. Egun, Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Erizaintza I departamentuko zuzendaria da, baita Biocruceseko Minbiziaren biomarkatzaileak deritzan taldeko ikertzailea ere. (Argazkia: Wikipedia).
Deskargatu hemen.