11 ISPILU: “(You Make Me Feel Like) A Natural Woman” (Aretha Franklin)

Gaurko saioan  Aretha Franklin abeslari estatubatuarra izan du hizpide Rafa Rueda. Soularen Erregina ezizenez ezagun  egin zen. Gospel, soul eta R&B estiloak landu izan zituen, oso kantari ezagun eta entzun bilakatuz. Memphisen sortu eta Detroiten hazi zen. Arrazakeriaren kontra eta emakumeen alde eginiko lanagatik ere ezaguna. 60ko hamarkadan hasi zen lehen grabaketak egiten. Gaurko saioan honakoen bertsioak entzun ditugu:  Carol King, George Benson, Rod Steward, Alicia Keys eta Adele.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexualitatea eta ezgaitasunak

al. Aza 26 , 2018
Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea  eta ezgaitasunean  izan dugu hizpide. Sexualitatea bizitza guztian dugun ezaugarria da, zaindu behar den balorea, ez da eskubide bat, errealitate bat da. Beste behin azpimarratu du sexualitatea modu ireki batean landu behar dela. Gogora ekarri digu ezgaitasunak denak ditugula. Guztiak bizitako momentu batean ez […]

Honekin lotuak