Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. […]