Bilboko udalak gabonetarako egitaraua aukeztu du; Bilbaogabonak izenpean, hiriko auzoetan zehar hainbat ekimen izango dira atzotik hasi eta urtarrilaren 6ra arte. Honen helburua hiritarrentzat eta turistentzat hiri erakargarriago bat egitea dela azaldu du Itziar Urtasun, Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotziak. Gehien esperotako ekintzetako bat argiak izan dira; atzo arratsaldean piztu zituzten, eta hiri osoan zehar daude martxan urtarrilaren 6raino. Honez gain, aurtengo beste berrikuntzetako batzuk dira izotz pista eta gabonetako azoka.
Deskargatu hemen.