Nutrizio atala irekiko dugu datozen minutuetan Bilbo Hiria irratia. Tarte hau On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Gaurkoan Elikagai taldeen inguruan mintzatuko gara. Garrantzitsua da jakiak sailkatzen jakitea, horrek elikadura anitz edukitzen lagunduko digu eta horrela beharrezko elikagai guztiak hartuko ditugu.
Gaurkoa Ula Iruretagoaiena arkitektoarekin batera lo egiteko hiriak edo hiri logelak aztertu ditugu. Hirien logelak nagusiki etxebizitzak dauden bizilekuak dira, bizitza garatzeko beste funtzioak (lana, aisialdia, berdeguneak, elkarguneak, erosketak) hiritik atera eta beste leku batean gertatzen direlako. Lo egiteko bakarrik pentsatuak eta eraikiak izan diren toki hauek ez dute zentrorik, […]