Ausolan Fundazioak hezkuntza-kanpaina bat jarri du abian ikastetxeetan, Ausolan Hezkuntza Proiektuaren bidez, Mugarik Gabeko Nutrizioarekin lankidetzan. Ausolan Fundazioaren Goseari Stop proiektuaren testuinguruan sortu da ekimen hori. Proiektu horren helburua da haurrei eta familiei modu osasuntsuan, seguruan, zaporetsuan, osasungarrian eta jasangarrian elikatzeko modua bultzatzea, testuinguru sozioekonomiko zail horretan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220926_amaia_agirre.mp3 Deskargatu hemen.

Konfinatuta egon behar garen egun hauetarako aholkuak eman dizkigu On Ekin nutrizioko Andreak. Garrantzitsuena plangitza egitea litzateke, horregatik, askotan urtean zehar eta beste erritmo batean gabiltzanean ezin ditugun antolaketak egiten saiatuko gara. Errezata berriak probatu, errutinak markatu eta ordutegiak errepasatzea inportantea da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Osasuna/200323_on%20ekin%20konfinamendua%20.mp3 Deskargatu hemen.

Jaten ditugun elikagai gehienetan dauden elikagarriak dira proteinak. Animalia eta Landare jatorriko proteinak berdinak dira? Proteinak gure elikaduran oso garrantzitsuak dira eta horien inguruan berba egin dugu gaurko nutrizio atalean. Aipatu izan da batzuetan, gurean animalien proteina gehiegi hartzen ditugula… hau orekatu beharko genuke, baina, zein litzateke aholku nutrizionala? Horretarako, […]

Gaurko nutrizio atalean Haziak eta elikaduraren inguruan mintzatuko gara, osasuntsuak dira, horretarako bidelagun…Boladan dago otorduetan haziak erabiltzea; boladari segitzen diotelako erabiltzen dituzte batzuek, eta janari osasungarriei eta dieta orekatuari arreta jartzen diotelako besteek.Txia, lioa, kalamua, sesamoa… Halako hitzak geroz eta ohikoagoak dira eguneroko dietaz aritzean. Izan ere, hazten ari da […]

On ekin Nutrizioko lagunekin berriz ere Bilbo Hiria irratian tartea irekiko dugu. Urte hasierarekin  geure buruari jartzen dizkiogun asmo eta proposamenak izango ditugu mintzagai. Dagoeneko sartu gara urte berrian, eta askok bizimodua hobetzeko proposamenak egiten dizkiogu geure buruari; proposamenak egin bai, baina gehienak alde batera uzten ditugu egun gutxitara. Elikadurari […]

Gaurkoa Gabonak izan ditugu hizpide nutrizio atalean. Horretarako On ekin Nutrizioko lagunak batu zaizkigu Bilbo Hiria Irratira. Elikaduran eragin handia dute Gabonetako ospakizunek. Otordu bereziak baztertu ez, baina desorekak zaindu behar dira egunotan. Eguberrietan gehiegikeriarik gabe jatea posiblea da; ez dago zertan baztertu gustuko turroiak, txokolateak edo mazapanak? Menu osasungarriak […]

Nutrizio atala irekiko dugu datozen minutuetan Bilbo Hiria irratia. Tarte hau On ekin nutrizioko lagunekin egiten dugu. Gaurkoan Elikagai taldeen inguruan mintzatuko gara. Garrantzitsua da jakiak sailkatzen jakitea, horrek elikadura anitz edukitzen lagunduko digu eta horrela beharrezko elikagai guztiak hartuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin_18_elikagai_taldeak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Dislipemiaren inguruan mintzatuko gara. Odoletako gantz alterazioak sortutako gaitza dugu. Bizitzeko ezinbestekoa ditugu gantz horiek, gorputzean zehar odolaren bidez hedatzen direnak, Baina odoletan gantz ugari edo urriegi edukitzea “dislipemia” izenez ezagun duguna- bihotzean, arterietan eta garunean berebiziko aldaketak ondoriozta ditzaketen alterazioen eragile izan daiteke. Gurean izan dira  On […]

Azken 15 urteotan elikagaiekiko alergia eta intolerantziak bikoiztu egin dira munduan. Hori diote datuek. Horren ondorioz, elikagaiekiko alergia da, alergologiaren baitan, azken urteotan berrikuntza gehien eragin dituen esparrua. Beraz garrantzitsua da, lehenengo eta behin, alergiek eta intolerantziak ezagutzea eta kontutan hartzea. Horren inguruan berba egingo dugu On ekin nutrizioko lagunekin. […]