Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonaia bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joango dira. Testua Gaizka Sarasolak idatzi du.
Saioaren bigarren atalean Eztena Liburuak izan ditugu mintzagai. Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak antolatu ohi duen Eztena arte eszenikoen jaialdiak 10. urteurrena ospatuko dute aurten. Hori dela eta, ez ohiko hitzordua egin zuten; gala erraldoia antolatu zuten ekainean, eta horrez gain, liburu bilduma berri bat jarri dute martxan. Durangoko azokan Euskal Herriko antzerkizale elkarteko mahaitxoan egon dira liburuak eskuragarri eta aurkeztu ere egin dituzte.
Deskargatu hemen.