11 ISPILU: “Girl from the North Country” (Bob Dylan) #Bertsioak

Gaurko saioan Bob Dylan kantariaren Girl from the North Country  kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Musika eta literaturaren uztarketarik nabarmenetakoa dugu berea. Grabatutako lanak asko dira, lehenengoa 1962an grabatu zuen, eta 39 bildumatik gora argitaratu ditu. Girl from the North Country  kantua 1963an publikatu zuen bere bigarren bilduman. Entzun ditugun bertsioak Jonny Mitchell, Keith Richards, Bruce Hornsby, Eels eta Passenger taldearenak dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Apirilaren 11n iritsiko da Bilbora 21.Korrika

al. Urt 14 , 2019
Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]

Honekin lotuak