11 ISPILU: “Oh, Pretty Woman” (Roy Orbison)

Roy Orbisonek 1964an argitaratutako kanta dugu Oh, Pretty Woman, bere hit handiena izango zena, kalean behera pasatzen ikusi duen neska eder bati buruzko kanta erromantikoa. Bera bezain bakarrik ote dagoen galdetzen du Orbisonek bere ahots melankoniatsu ezaugarriarekin. Bigarren dizdiraldia izan zuen kantak 1990ean izen bereko filmaren soinu bandan doinu nagusi moduan sartu ondoren eta, hurrengo urtean, Orbisonek Grammy saria irabazi zuen Roy Orbison and Friends, A Black and White Night saiorako egindako zuzeneko bertsioagatik. Gaurko bertsiolarien artean The Holy Sisters Of The Gaga Dada, Al Green, The New Breed, Manolo Muñoz eta Van Halen izan ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gutun Zuria 'Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?' lemapean apirilean ospatuko da

al. Mar 12 , 2018
Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. ‘Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?’ titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz. Naturaren defendatzaile unibertsala eta ‘Walden’ eta ‘Desobedientzia zibila’ lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela berrehun urte betetzen […]

Honekin lotuak