HAUXE GURE LURRA: Europa berde eta digitalaren pintura berdearen azpian zer dagoen

Europar Batasunaren bandera urdina da, baina greenwashing edo itxura berdea eman nahi diote. AEBk eta Txinak aurrea hartua diote mundu mailan ekonomia arloan, eta lehia ekonomiko horretan, epe laburrean, oztopoa da klima aldaketari aurre egiteko egin beharreko eraldaketak egitea. Zailtasunak gorabehera, eta dirulaguntzak eta maileguak tarteko, ekonomia berdeagoa, transizio energetikoa eta digitalizazioa (erran nahi baita deskarbonizazioa, lan-prozesu asko digitalizatuz) bilatu nahi ditu Europak. Baina dena ez da hain berdea, Internetek ere energia kontsumitzen baitu, datacenter erraldoi mordoa eta milioika konexio gune eta gailu daude, argindar piloa kontsumitzen. Beste kontu bat da, gainera, plataforma kapitalismoak nola dirua korporazio gutxi batzuen esku uzten ari den, eta gure bizitza digitalak erabat monitorizatuta daudela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

23 jarduera antolatu ditu UEUK udako ikastaroetarako

og. Eka 3 , 2021
Iruñean aurkeztu dituzte UEUKO udako ikastaroak, aurten ere koronabirusak baldintzatukoak izango dira eta iazkoari jarraituz antolatu dute 49.garren edizioa. Guztira 23 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil, Laudio eta Donostian. Guztiek 25 euro edo gutxiagoko prezio sinbolikoa izango dute, pandemia garaian ikastaroetara hurbiltzea errazteko helburuarekin. Herrigintza eta […]

Honekin lotuak