Berrogeita hamargarren Bertso Eguna ospatuko da larunbatean Barañainen. Berrogeita hamar urte hauetan hainbat aldaketa jaso ditu egunak, iaz handiena; bertso eguna ibiltari bilakatu zen. Bigarren bertso egun ibiltaria izango da aurtengoa, eta nobedadeak dakartzate. Gurekin egon da Jon Agirresarobe, egitasmoaren sustzatzilea hauei buruz hitz egiteko.
Gaurko saioan Xamarrek Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. Mendean liburua ekarri digu, Lapurdi 1609 elkarteak argitaratutakoa. Bertan Xabier Elosegik XVIII. Mendean Martin Harismendy notarioak jasotakoa transkribatu ditu eta bertan euskaraz idatzitako agiriak topatzen ditugu. Digitalizazioren abantailak direla eta etxetik ere kontsultatu ditzakegu dokumentuak. Dokumentu hauek argi usten dute jendartea euskaldun […]