Gaurko saioan disko berriak dira protagonista. Horiek horrela, Gasteiztik datorren Montauk taldeak Hartzak Hotzez Hiltzen abestia eskainiko digu, Geruzak euren azken diskotik. Montaukekoek giro luze eta atseginak sortzen dituzte tenpo lasaian doaz marrazten dituzten paisaiak eta gauza bera gertatzen da South San Gabriel taldearekin zeinaren The Carlton Chronicles 2017ko diskoa berreskuratuko dugun bi kantu eder entzuteko: Stupid is As Stupid Does eta Affection’s the pay. Joseba Irazoki hurrena, Zu al zara? azken diskotik Lucio eta Durruti eta Lehiakortasuna, disko betea eta indartsua borobildu du Berako gitarra jotzaileak. Sun Kil Moon taldea (berriz ere) beste abesti batekin euren This Is My Dinner diskotik. Etxera bueltan, Ruper Ordorikak kaleratu duen azken diskoa ekarri dugu, Bakarka. Disko akustikoa, izenak aurreratzen duen bezala bertan Ruper eta bere gitarra beste artifiziorik ez dagoela. Disko horretatik “Herdoilarena” eta “Berandu dabiltza” abestiak entzungo ditugu. Eta bukatzeko Matt Maltese (Bad Constestant) As the World Caves In eta Nightclub Love.
Deskargatu hemen.