MUSIBLA #175: Big Thief, Alabama Shakes, Rod Picott, Adrian Perez, Charles Bradley, Sault

Aspaldi ez genuen Big Thief taldea gurera ekartzen eta gaur berriz ere hurbildu ditugu gure txoko honetara. Dragon New Warm Mountain I Believe in You izen “motza” jarri diote euren azken grabazioari. Bertan zer? Sentsibilitatea eta gozamena. Alabama Shakes da hurrengoa. Brittany Howard-en banda honek disko gogoangarriak ditu blues-rocka maite dutenentzat. Brittanyk ahots sakona eta taldearen zanpakaminoa atzetik. Gaur ekarri dugun diskoa, Sound & Color, 2016an kaleratu zuten. Uzta ona! Eta amerikako “root music” inguru horretara hurbildu gaituela aprobetxatuta, hemen oso ezaguna ez den autore bat ekarri nahi izan dugu: Rod Picott. Gaur ekarri dugun diskoa 2019 urtean kaleratu zuen gaixotasun larri baten prozesuan konposatutako abestiekin. Izena Tell the Truth & Shame the Devil. “Nire azken diskoa baldin bada, zintzoa izan dadila nahi dut” esan omen zuen Picott-ek. Hor dago diskoa, eta bera ere bai, zorionez, disko gehiago egin ahal izateko. Pertsonalitate, soiltasuna eta dotorezia dira Adrian Perez-i egoki dihoazkion adjektiboak. Lasai Ederrean izeneko disko barnerakoi eta ederra eman digu. Disfrutatzeko zinez. Honen ondoren, zer moduz Charles Bradley? Changes izeneko disko zoragarria atera zuen 2019an. Oker ez bagaude azkena hil baino lehen. 63 urterekin hasi zen grabatzen, arrakasta ezagutu zuen eta 68rekin hil. Hori dena 5 urtetan. Bizitza gogorra eta intentsua bizi izan zuen. Maraca Diabloren azken diskoa ari gara gozatzen azken saio hauetan, gaur ere bai, noski! Eta bukatzeko Sault talde handia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: ’Iruleak’ komikiaz Garazi Albizuarekin

ar. Urr 18 , 2022
Iruleak komikia dugu mintzagai datozen minutuetan Garazi Albizuak eta Olga Carmona Peralen lana dugu Txalaparta argitaletxeak plazaratu berri duena. Garazi Albizua batu zaigu irratian. Iruleak hiru dira: Kloto, Lakesis eta Atropos, mitologiatik datozen hiru pertsonaia. Mar gaztea dugu bestetik, bere bizitzan eragin nahi dute Iruleak… Eta eragite horretarako hiru emakume […]

Honekin lotuak