Kirikiño Ikastolak 2026ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu Bilboko Arriaga Antzokian, ehunka euskaltzaleren aurrean eta giro apartan. Bizkaiko ikastolen jaia ospatzeko hiru hilabete baino gutxiago falta direnean —maiatzaren 31n Bilboko kaleak hartuko ditu Ibilaldiak—, ekitaldiak euskarari eta festari bultzada sendoa eman die. Aurtengo abestia Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek sortu dute: Aiora Renteriak, Zea Mays taldeko abeslariak; Unai Madariagak, EZEZEZ taldeko kideak; eta Jon Fernándezek, Andoni Barinaga-Rementeriak eta Iñigo Gueñesek, Txopet taldekoek. Guztiak dira ikastolako ikasle ohiak, ekitaldiko aurkezle izan diren Amaia Usandizaga eta Ainhize Vegarekin batera.
Deskargatu hemen.

