MUSIBLA #59: Jeff Tweedy, Lucy Dacus, Bodega, Montauk, Matt Maltese, Tenpora

Kaixo lagunok, hasierako soinuek Jeff Tweedy-ek ekarriko dizkigu Warm izeneko bere azken diskotik ateratako kantu parearekin. Bide beretik jarraituta, hots, barne bidaien eta kantu barnerakoien bidetik, Lucy Dacus datorkigu Historian izeneko diskoarekin. Segidan, azken bolada honetan punk musikak bizi izan duen bilakaera ederki adierazten duen Bodega taldea, euren Endless Scroll izeneko diskoarekin. Gasteiztik datorkigu hurrengo gonbidatua, Montauk taldeak Geruzak diskoa kaleratu du 2018 urtean, arnas luzeko piezak biltzen dituzte benetan merezi duen diskoan, entzunalditik entzunaldira irabazten doan lana da Montauk egin duena. Matt Maltesek Bad Contestant diskoa kaleratu du 2018an ere, bertan agertzen zaigu Ingalaterrako crooner berria, disko gomendagarria. Eta bukatzeko Tenpora taldea Tolosatik eure Itzulika izeneko diskoarekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Arteak Ireki plataformakoak martxoak 23an herriz herriko mobilizazioak deitu dituzte

al. Mar 11 , 2019
Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren EAEko lehenengo erregelamendua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5eko Gobernu Bileran. Kulturaren eta komertzio txikien kontrako erasotzat ulertuta, Arteak Ireki plataforma sortu dute. Larunbatean Bilbo aurkeztu zuten plataforma eta datozen egunetan burutuko dituzten ekintzak. Idatzi horri jarraituta, baina, “taberna batek ere ezingo du antolatu hilean […]

Honekin lotuak