MUSIBLA #109: Oihartzun, Lilly Hiatt, Aguxtin Alkhat, Haim, Blake Mills, Perfume Genius

Aurreko maiatzean Oihartzun izenpean kaleratu zuen Mattin Perezek Etorkizuna  Ezeztatua Da izeneko diskoa. ikuspegi psikodelikoa, ukitu sinfonikoekin. Abesti trinkoak. Segidan Texas ingurura goaz, bertan Lilly Hiatt musikariak (bai, John Hiatt mitikoaren alabak) disko biribila kaleratu berri du: Walking Proof. Amerikako rock klasikoa country ukitu zenbaitekin. Aguxtin Alkhatek egingo digu bisita berriro ere bere azken diskoarekin. Hutsaren Hatsa izeneko bere azken lana aletzen ari gara azken saioa hauetan. Intentsitate handiko diskoa, barru-barrutik egina. Haim taldea dator ondoren. Haim abizena dute taldea sortu duten bi ahizpek eta Los Angelesetik datoz. Hau da euren azken diskoa: Women in Music Pt. III. Segidan kalifikatzeko zaila den egile baten musika. Blake Mills gitarra jole bikaina da eta estudio-musikari gisa ibiltzen da hainbat proiektutan. Bere bakarkako lanetan bide oso pertsonalak hartzen ditu eta emaitza harrigarriak sortzen ditu. Bere azken diskoa Mutable Set sorpresa kutxa da, irekitzea merezi duena. Bukaerarako Perfume Genius proiektua, bere azken diskoa disfrutatzen ari gara azken egun hauetan: Set My Heart On Fire Immediately.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko sehaska etxea auzoarentzat izatea aldarrikatu dute

ar. Uzt 21 , 2020
Bilboko Sehaska Etxea berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtuko da BBK-k 2021ean amaituko du eraikinaren eraldaketa, Bizkaiko etorkizuneko erronka sozialei erantzuteko. Azken asteetan zabaldutako mezua dugu hau,  Bilbo zaharreko auzokideak prozesu parte hartzailea eskatu zuten Sehaska etxearen etorkizuna zehazteko, hori horrela ez dela izan salatu dute, aurreko larunbatean prentsaurrekoa eman zuten bertan […]

Honekin lotuak