MUSIBLA #51: Benito Lertxundi, Lurra, Blaze Foley, Courtney Barnett, Delorean

Gaurko saioa irekitzeko Euskal Herriko musikari beterano baten musika aukeratu dugu, Benito Lertxundiren azken diskoa hain zuzen ere. Diskoak Ospakizun Gauean du izena. Jarraian Lurra taldea, Iñigo Muguruzaren proiektu hura ekarri dugu gogora Akatsa Sisteman euren azken diskoarekin, bertatik bi kantu entzunez. Honen segidan, Blaze Foley country musikaria. Bere bizitzari gorabeheratsuari buruzko dokumental bat egin zen eta entzungai dugun diskoa dokumental horretan bildutako abesti sorta dugu. besteak beste, Let Me Ride in Your Big Cadillac kantua entzungo dugu. Courtney Barnett musikari australiarraren azken diskoa ere ekarri dugu beste behin, bi kantu indartsu eta distiratsurekin. Bukatzeko Delorean taldearen Mikel Laboa diskoa, taldearen azken diskoa suertatu dena, izan ere orain dela gutxi agur esan baitigute zarauztar hauek.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Iruñeko ospitalea eta euskara

az. Urt 9 , 2019
Askotan pentsatu izan da elebitasuna administrazioan kontu berria dela, azken 40 edo 50 urteotakoa, baina historiari errepasoa eginez askorentzat harrigarria izan daitekeen lekuetan topatzen dugu euskaren presentzia: esaterako, Iruñeko ospitalean. 1791n apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko. Ospitaleko batzordeak Euskara ikas zezan eskatu zion. Erabili ziren argudioen artean, […]

Honekin lotuak