11 Ispilu: Enjoy the silence ( Depeche Mode) #bertsioak

Gaur bertsio saioan Rafa Ruedak Depeche Mode taldearen “Enjoy the silence” kantua izan du hizpide. Ingalaterran 1980 urtean sortutako taldea dugu. . Lehenengo taldekideak honako hauek izan ziren: Dave Gahan Martin Gore, Andrew Fletcher et Vince Clarke Vince Clarkek 1981ean utzi zuen taldea, lehenengo albuma (Speak & Spell) plazaratu ondoan. Hastapenean, Kraftwerk gisako taldeek eragin handia izan zuten haiengan, Ingalaterran garai horietan sortutako olatu futuristan sartuta. Denborak aurrera egin ahala, rocken zenbait elementu, gitarrak eta bateriak esaterako, bereganatu zituzten, eta haien letrak ilunago bilakatu ziren. Depeche Mode musika elektronikoa zabaltzen lehendabizikoetakoak izan ziren. Bertsioak Tori Amos, Niños Mutantes, Susan Boyle eta Eric Whitracre.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Moxal taldearen berria "Zaldikatu"

ar. Mar 12 , 2019
Hannot Mintegiak MOXAL egitasmo berria aurkeztu digu “Zaldikatu” deituriko lana. “Moxal” zaldi gazteari esaten zaio, betidanik gustatu zaio hitza Hannoteri eta baita zaldiak, hortik dator izenburua. Audience eta gero, bere proposamen berria besteek bizi izateko espazioa da. Esaldi honekin iradoki edo esan nahi duena zera da, interprete edo “sortzaile total” […]

Honekin lotuak