PIPERPOLIS: IbonRgk “Hil zara” deituriko lana aurkeztu digu

Ibon RG gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Duela bi hilabete bere lehen bakarkako lana argitaratu du, ahotsa eta pianoa lagun dituela. Lan bikoitza da, eta disko bakoitza zortzi abestiz osatuta dago biniloan argitaratua eta ahotsak eta grabazioak berak ezberdinak dira. Lan berezia eta pertsonala dugu. Melodia eta hitza da kantuen bizkarrezurra. Hitzak sortzen sufritu duela aitortu digu, eta melodiari garrantzia eman nahi izan diola.

Argazkia: Txesus Garate

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ekologismo espirituala edo ekologia sakona

az. Mar 13 , 2019
Ekologismoaren beste ikuspegi, adar edo familia bat ekarri digu gaurkoan Iñakik, deep ecology edo ecología profunda bezala ezaguna. Ekologia sakonak azalekoa irizten dion besteari kritika eginez, antropocentrismoaren kritikatik abiatu zen ekologismoaren norabide berri moduan, berdintasun biozentrikoa aldarrikatuz. Gizateria inguruaren partetzat hartzen du, gizakion eta gainerako izaki bizidunen arteko oreka lortzeko […]

Honekin lotuak