PIPERPOLIS: “Bank Robbers”, Dr. Mahas Miracle tonic taldearen lan berria

2011 sortu zen DR. Mahas Miracle Tonic taldea Bilbon,  disko berria dute esku artean Bank Robbers deiturikoa , larunbatean Kafe Antzokian zuzenean arituko dira eta hori probestuz gaurko saioan DR Mahas Miracle Tonic taldea ezagutuko dugu. Nerea Alberdi biolin jolea batu zaigu saiora. Swing, Western Swing eta Rhythm’n’Blues erritmoak erabiliz, Dr. Maha’s Miracle Tonic taldeak 40ko hamarkadako musikan murgiltzen gaitu pasa den mende hasierako vodevil eta Medicine Show direlakoei omenaldia eginez. Taldea otsailetik ari da biran estatu osoan zehar haien show barregarria, hutsezinezko elixirren antzinako saltzaileengan oinarrituta, oso landutako tresna zein ahots-moldaketez, oso kanta dantzagarriak parrandarekin bat eginez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBILALDIA: Dena prest Mungian Maiatzaren 28an Ibilaldia ospatzeko

az. Mai 17 , 2017
Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa […]

Honekin lotuak