Matematikaz jardungo dugu aste honetako Zientzialari saioan. Hain zuen ere, orientazio problemen inguruan ardaztuko dugu gaurko emanaldia. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ugaldu ahala, orientazio problemen aplikazioak nabarmen ugaltzen dira, Gorka Kobeagak ikertzaileak kontatuko digunez. Zer dira aplikazio hauek, zehazki esanda? Nola aplikatzen dira algoritmoak ibilbideetan? Galdera horiei eta beste zenbaiti erantzungo die Gorka Kobeaga matematikariak.
Matematikan lizentziatu zen Gorka Kobeaga Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa’ izeneko unibertsitate arteko masterra egin zuen eta Master Amaierako Lanean Orientazio Problema (Orienteering Problem, OP) landu zuen. Egun BCAMeko ikertzailea da. (Argazkia: © OpenStreetMap contributors)
Deskargatu hemen.