Izenak zenbaitetan men egiten dio izanari eta oraingo honetan ere hala delakoan gaude, ongi pentsaturik, saguzarrak sagu zahar baten antza baduelako, nolabait esan. Dena den, zoologiaren ikuspegitik, hori gehiegi esatea izango litzateke, segur aski, saguzarren artean sekulako aniztasuna eta ezberdintasuna aurkitzen ditugulako, adituek diotenaren arabera. Hain zuzen ere, aniztasun horretan oinarriturik, Zientzialari saio honetan Joxerra Aihartza zoologoak ugaztun berezi hauen konplexutasunaren berri emango digu. (Argazkia: Phuket@photographer.net).
Deskargatu hemen.