ZIENTZIALARI #131: Paleoklima (Aitor Payros)

Lurra oso zaharra da, 4.500 milioi urte baino gehiago ditu. Azken mila milioiak soilik kontuan hartzen baditugu ere, bere klimak aldaketa asko izan ditu denbora luze honetan. Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Arroka sedimentarioen analisiak iraganeko klima eta klima-aldaketak ikertzen laguntza eskaintzen digu, bertan metatutako geruzetan erregistro geologikoa ondo ikertzen eta ulertzen badugu. Horrek iraganean gertatu diren klima aldaketak eta klima aroak zein faktoreren ondorio diren ulertzen lagunduko digu, baita etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak aurrikusten ere. Zeintzuk dira historikoki naturak kliman izan dituen aroak eta horien eragileak? Noraino aldatzen du iragarpen hori giza jardueraren ondoriozko klima aldaketak? Aitor Payros geologia irakaslearekin saiatu gara gaia ezagutzen. Geologian doktorea da Aitor Payros, eta 1997tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzailea ere bada, UPV/EHUko Geologia departamentuan. Berotze-hozte gradualak, ziklo astronomikoek eta atmosferako gertakariek kliman izan duten eragina ulertzen saiatu gara berarekin, baita ikerketa egun non dagoen ere. Argazkia: Gaztelugatxe (Grand Parc).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mugaren blokeo selektiboa aztergai 'NORA(BIDEAN)' dokumentalean, gaur Biran

az. Mar 19 , 2025
Gaur Bira kulturgunean hitzordu interesgarria dugu Xavi Bosch-en (NORA)BIDEAN dokumentala ikusteko aukera dugulako. Mugaren blokeo selektiboaren inguruko dokumentala da. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia mugaren inguruko pasaerako migrazioaz berba egingo dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250319_xabi_bosch_norabidean.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak