ZIENTZIALARI: Ariketa fisikoa eta lesioak (Jon Larruskain)

Inolako ariketa fisikorik ez egiteak ba omen du zerikusirik zenbait gaixotasunen sorreran, hala nola, gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren, depresioaren edo minbizi batzuen sorreran. Adituek diotenaren arabera, munduko laugarren hilkortasun eragilea da ariketa fisikorik eza. Baina gaixotasunak tratatzeko oso baliagarria da ariketa fisikoa, eta azken aspaldion sendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta, sendagai askoren antzera, bigarren mailako ondorioak badituen. Ariketa fisikoaren ondorio ohikoenak lesioak izaten dira. Bi gai horiek —ariketa fisikoa eta lesioak— dira, hain zuzen ere, gaurko saioan Jon Larruskainen laguntzaz jorratuko ditugunak. (Argazkia: Durrah Ramli).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Thierry Biscaryk proiektu berria aurkeztu digu: Manez eta Kobreak

og. Mar 22 , 2018
Thierry Biscary Ttirritt-en izen artistikoa da Manez. Hainbat taldetan  aritu ondoren, bere kantuak aurkeztu ditu Kobreak metalezko tresnen taldearekin grabatutako diskoan. Gaurkoan Bilboaldean izan da diskoa aurkezten eta Bilbo Hiria Irratian ere izan da. Martxoaren 28an Bilbon aurkeztuko du Manezek diskoa, alondegian. Kantuen doinu guztiak Biskarik sortu ditu, baina hitzak […]

Honekin lotuak