Gaurkoa Gazteolako lagunak izan dira gurean. Gazteola 6 tik 16 urtera bitartean dauden, eta euskaran gehiago murgiltzeaz gain, ondo pasatu nahi duten ikasleentzat zuzenduta dago. Proiektu hau euskaratik eta euskaraz sortu zen, hizkuntza hori bultzatzeko eta ikasten dutenaren eta aplikatzen dutenaren artean oreka bat sortzeko eta mantentzeko. Gazteolaren helburu nagusia, ikasleei euskara eskolatik kanpo ere erabil daitekeela erakustea da. Euskaraz jolastu, lagunak egin, abestu, ikasi eta, batez ere, ondo pasa daitekeela erakustea.Horretarako zenbait dinamika ezberdin erabiltzen ditugu, betiere gure helburuak kontuan edukita; jolasak, abestiak, bideo eta filmak, elkarrizketak, proiektu ezberdinak, eskulanak eta abar. Pazko astean izango dira tailerra, apirilaren 23tik 26ra. Esan bezala, goizeko bederatzietan edo hamarretan, tailerraren arabera, hasiko dira eta ordu bietan bukatuko dira; hala ere, aipatu dugun bezala, Kafe Antzokian bazkaltzeko aukera izango dute hiru eta erdiak arte.Egun hauetan ere euskaraz eta euskaratik ondo pasatzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei. Horretarako tailer ezberdinak antolatzen ditugu; euskaraz jolasean, antzerkia, sukaldaritza, euskara eskola eta DJ tailerrak.
Informazio gehiago https://www.gazteola.eus/
edo 600.75.77.28
Deskargatu hemen.