Martxoak 9an, mahai-ingurua izan genuen Kafe Antzokian, Catalunya: Demokrazia auzipetuta izenburupean Assemblea Euskal Herriak antolatua. Lau gonbidatu izan ziren bertan: Lluis LLach, aurkezpenik behar ez duena, Jaume Alonso Cuevillas, lege gizona, katedratikoa, unibertsitateko irakasle eta gaur egun Carles Puigdemonen abokatua dena, Irantzu Perello, Erabaki zaleakeko kide eta abokatua dena eta Jaume Roures, enpresaburu eta zine produktorea, Mediapro produktoraren jabe eta hainbat dokumental entzutetsuren egilea. Besteak beste, Las cloacas de interior, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia salatzeko egin zuen dokumentala edo Uno O (urriaren 1a deiturikoa) dira berak zuzendu eta ekoitziak.
Catalunyako prozesuan parte hartzeagatik, egunotan, Auzitegi Gorenean deklaratzen ari direnen testigantzen balorazioa, espainiar estatuan oro-har eta historikoki eman den demokrazia falta, komunikabideen egitekoa jendartean Cataluynaren kontrako iritziak sortzen, eta beste hainbat gai landu zituzten mahai-inguruan. Ondoren, mahai-ingurua entzuteko aukera izango dugu.
Bestalde, aipatu, mahai-ingurua espainolez izan zela, antolatzaileek hala erabakita, eta horrela eskainiko dugula. Jarraian duzue entzungai mahai ingurua.
Deskargatu hemen.