11 Ispilu: You really got me (The kinks) #Bertsioak

Gaurko saioan 70 hamarkadako The Kinks taldearen “You really got me” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak.  The Kinks rock musika taldea zen, Ray eta Dave Davies anaiek 1964an Londresen sortua. Eragin handia izan du talde honek hurrengo belaunaldiko talde anitzen gainean. Urte horretan bertan nabarmendu ziren “You really got me” kantarekin. Arrakasta handia eskuratu zuten Erresuma Batuan eta AEBetan. Amerikan, British Invasion (Inbasio britainiarra) zeritzon mugimenduaren barruan sartu zuten The Kinks. The Kinks 1996an banandu ziren, azken urteotako albumen salmenta txikiengatik eta Davies anaien arteko tirabirengatik. 25 lan utzi zituen taldeak. Bertsioak 13th flor elevators, Rober Palmer,Van Halen, Sly Stone eta Thots and the mailang.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexu eskubideak

al. Api 8 , 2019
Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, sexu kontuetan ere bai. Teorian horrela da, baina praktikan ez. Gaurko sexologia atalean Sexu eskubideak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Sexu eskubideak Giza eskubideen testuinguruan kokatu behar ditugu. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu […]

Honekin lotuak