Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten ibilbidea. Saioaren bukaera Fant jaialdia izan dugu hizpide.
Intersekzionalitatearen aukerez eta erabileren mugez hausnartu du Itziar Gandariasek Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroan. Bilbo Hiria irratian izan da guzti honen inguruan berbetan. Intersekzionalitatea zapalkuntzari lotuta erabiltzen da maiz, eta subjektu jakin batzuk sortzen ditugu. Zergatik ez erabili emakume pribilegiatuez hitz egiteko? Definizioaren jatorrira jo behar dugu. Intersekzionalitateak erakusten digu pertsonek […]