LANAREN EKONOMIA: Euskal ekonomiaren historian barrena eta “Berdea da more berria” liburua

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat zubirik bi gai nagusi landu dituzte.  Kointura atalean Benchmarking Working Europe 2019  ETUI Europar Sindikatuen Konfederazioak argitaratutako txostena aztertu dute. Egitura atalean Euskal Ekonomiaren Historiara joan gara,  Liberalen garaipen militarretik gaur egungo ke saltzaileen errepasoa egin dute. Bukatzeko Amaia Lekunberri kazetaria batu da saiora. Argia eta Manu Robles Arangiz fundazioak argitaratu berri “Berdea de more berria” liburuaren inguruan mintzatu dira. 2016ko martxoan hasi eta 378 egunez luzatutako Bizkaiko zaharren egoitzetako langileen greba du hizpide.

Deskargatu hemen.

Sindikal Agenda:

Apirilak 12

  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako #Garbialdi|ko langileek grebarekin jarraitzen dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi
  • Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du @ELAsindikatua|k, apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.
  • Eibarko Proba Bankuko langileek greba mugagabea hasi dute bi langile kaleratuak izan direlako @ELAsindikatua
  • @tabakalera-ko langileak, @bitartekariakM greban jarraitzen dute #bitartekariakmartxan
  • Ingemarreko langileak (#Usurbil), greba mugagabean daude erregulazio-espedientearen aurka
  • Lanuzteak hasiko dituzte Gureak Navarra enpresan hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko: apirilak 12, apirilak 15 eta apirilak 16, bi orduko lanuztea eginez (07:00 – 09:00) @LABnafarroa @LABsindikatua
  • Elkarretaratzea Portugaleten, “Lan istripu gehiagorik ez!” lemapean. Goizeko 9:30etan Remolcadores Ibaizabal ondoan egingo da, enpresa horretako langile batek lanean hil baita @ELAsindikatua @LABsindikatua @ESKsindikatua @STEILAS_ EHNE eta HIRU
  • “Konponbide garaia da, Orain presoak” lemapean elkarretaratzea egingo da goizeko 11:30etan Bilbon, Moyua Plazan @ESKsindikatua @ugteuskadi @ELAsindikatua @LABsindikatua @CNTsindikatua @CGT_LKN_Bizkaia @STEILAS_ EHNE, HIRU eta ETXALDE
  • #Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute apiliaren 12an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzen deituta. Bilbon manifestazioa egingo da, Jesusen Bihotzan, 12:00etan @ESKsindikatua @ELAsindikatua @SATSE_Euskadi @LABsindikatua @ugteuskadi @ccooeuskadi
  • Arreta Goiztiarreko baldintza-agiriek Nafarroako desgaitasun lan hitzarmenaren baldintzak jaso ditzan aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo du @LABnafarroa|k Iruñean, 13:00etan (Gonzalez Tablas kalean, 7zkia). Hara agertzeko deia egin die ANFASeko langile guztiei, arreta goiztiarrean ematen den bidegabeko egoera hau ANFASek kudeatzen dituen beste zerbitzu batzuetan ere gerta daitekeelako.

Apirilak 13

  • Pentsio duinen aldeko manifestazioa egingo da Bilbon (Jesusen Bihotza) 18:00etan.

Apirilak 15

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • @CGT_LKN_Bizkaia|k @ahoztar1972|en azken liburua aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan Bilboko egoitzan

Apirilak 16

  • @ELAsindikatua, @LABsindikatua, @ugteuskadi eta @LSB_USOEuskadi sindikatuek zazpi greba egun gehiago erregistratu dituzte Bizkaiko etxez etxeko laguntzan. Apirilaren 16 eta 17an eta maiatzaren 13, 14, 15, 16 eta 17a izango dira grebak. 1.500 langile baino gehiago du sektore honek eta 8.000 menpeko pertsona artatzen ditu zerbitzuak

Apirilak 17

  • Loiuko Aireportuko pasabidetako langileek greba mugagabea deitu dute Apirilaren 17tik Aurrera
  • Goizeko 11:00etan Euskal Herriko Eskubide Sozialean Kartak 5M5 ekimenarekin bat egingo du ekitaldi batean Bilboko Arriaga plazan
  • SIMPLY supermerkatuetan greba egingo dute asteazkenean; ekaina heldu arte mobilizazioak espero dira @ESKsindikatua

Beste data batzuk

  • Tolosaldea Buseko langileek greba mugagabea egingo dute, @ELAsindikatua|ko bi ordezkari klaeratu dituztelako, apirilaren 29an hasiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maiatzaren 3an “Atico” filmak irekiko du FANT jaialdia

ol. Api 12 , 2019
18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, estatu mailako zazpi premiere  horietako bat lehen aldiz ikusiko da Europan eta David Martín Porrasen “The Chain” filmaren mundu mailako premierea FANTen izango da– eta beste zinemaldi batzuetatik oso kritika onekin eta ikus-entzuleen harrera bikainarekin igaro diren lanak ere, “The Hole in […]

Honekin lotuak