Kapitala ala Bizitza jardunaldiak martxan Zirika gunean

Kapitala ala bizitza, hori da Komite Internazionalistak antolatutako jardunaldien lelo nagusia, bizitza erdigunean jarri nahi dutelako. Astelehenetik ostiralera,  arratsaldeko 19:00etan hitzaldiak izango dira Zirika gunean. Gaur Júlia Martí  izango da OMALeko kideak multinazionalen azpijokoez hitz egingo du. Lars Wehring konputazio kuantikoaren arloko ikertzailea, zientzialaria eta adimen artifizialaren aukeren eta arriskuen inguruko ekintzaile kritikoa da ere, eta Amazon eta Googleren kapitalismoaz arituko da. Andy HigginbottomLondoneko Kingston Unibertsitateko nazioarteko politika, giza eskubideen eta justizia sozialeko irakaslea da eta multinazionalen aurkako borrokaz jardungo du. Ostiralean Onintza Irureta, ARGIAko kazetaria, hizkuntza eta feminismoaren inguruko hainbat artikuluren egilea eta 378 egun iraun zuen grebaren Bizkaiko egoitzetako langileen testigantzak jasotzen dituen Berdea da more berria liburuaren egilea izango da Zirikan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Deus ez taldeak “Sherpak” lana argitaratu berri du

ar. Mai 28 , 2019
DEUS EZ Eibar eta Azkoitia artean 2016an sortutako rock  taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du aste honetan, Sherpak izena jarri diote eta 10 kantuz osatuta dago. Aurkezpenean murgilduta dabiltza Eric, Alex eta Koldo, gurean izan ditugu. Hainbat taldetan jo izan duten musikari esperimentatuak dira. 2017an euren lehen diskoa atera zutenetik, […]

Honekin lotuak