Gaurkoan Oier Gorosabel Fisioterapeutarekin Ultrasoinuak deituriko terapia aztertu dugu. Ultrasoinu terapia erabiltzeko lehenengo pausua arazoa ondo ezagutzea da: nola jazo da lesioa? Nola eragin du gorputzeko ehunen egoeran? Helburu terapeutiko egokia ezartzeko ezinbestekoa izango da galdera horiei erantzutea. Orduan hurrengo pausua etorriko da: ultrasoinuen parametroak moldatzea (maiztasuna eta inpultsoaren forma). Era berean, tratamendu gunea zehaztu beharko dugu; modu horretan, uhin mekanikoen fokua interesatzen zaigun eremuan zentratu ahal izango dugu, eraginaren dispertsioa ekidinda. Lesioaren sakonera ere garrantzitsua izango da, horren arabera erabakiko baita uhinen potentzia: ez da berdina eskumuturrean azaletik milimetro gutxira dagoen ligamendua edo izterrean hamar zentimetroko sakoneran dagoen gihar haustura tratatzea.
Deskargatu hemen.