ZIENTZIALARI #113: Bioerregaiak (Martin Olazar)

Azkenaldi honetan, kezka handia sumatzen da eremu askotan, eguratsera isurtzen ditugun gai kutsagarriak direla kausa. Horren aurrean, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da bioerregaien bidea, hau da, biomasatik lortzen diren erregaiak. Haiek lortzeko prozesuaz eta haien erabileraz jardungo dugu gaur Martin Olazar ikertzailearekin.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea dugu Martin Olazar. Unibertsitate horretan bertan eskuratu zituen lizentziatura eta katedra Ingenieritza Kimikoan, eta 1994az geroztik, arlo horretako irakasgaiak ematen ditu UPV/EHUn. Bere jakintza eremuko simposium eta biltzar askotan parte hartu du bai antolatzaile eta bai hizlari moduan. Era berean, sari ugari jaso ditu bere ikerketa lanengatik, haietako lehena “Resurreccion Maria Azkue” ikerketa lehiaketan eskuratutakoa. (Argazkia: ruuno).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Landslide (Fleetwood Mac) #bertsioak

al. Mar 23 , 2020
Gaurko saioan Rafa Ruedak Fleetwood Mac taldea izan du hizpide. Fleetwood Mac 1967an Londres hirian sortutako taldea da. Mundu osoan 100 milioi disko saldu ditu, inoizko disko gehien saldu dituzten taldeetako bat bilakatuz. Jatorrizko taldea honako hauek izan ziren Peter Green eta Jeremy Spencer gitarrajole eta abeslariek, Bob Brunning baxujoleak […]

Honekin lotuak