ZIENTZIALARI: Lebitazioa

Gizakiaren ametsa txorien antzera hegan egitea izan da mundua mundu denetik ia-ia. Eta, lortu ere, lortu duela esan liteke, horretarako hainbat denbora eta bitartekari behar izan baditu ere. Lebitazioa “hegan egiteko” modu horietako bat da, nolabait esan, ezjakinaren begiek maiz egitate magikotzat jotzen dutena. Baina lebitazioa fenomeno fisikoa dugu, bere arrazoiak eta ezaugarriak dituen fenomeno fisikoa, hain zuzen ere. Gaurko saioan Aitor Bergarak lebitazioaz jardungo du, material ferromagnetikoak, diamagnetikoak eta supereroaleak deskribatuz bidenabar.

Aitor Bergara Jauregi fisikaria da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea izateaz gain, Donostia International Physics Center (DIPC) delakoan ikertzaile laguna da. Aitor Bergarak 70 artikulu zientifikotik gora idatzi ditu. (Argazkia:  Kevin Jarrett).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Zer nolako eragina dauka Hego Euskal Herrian zerga sistemak langileen poltsikoetan?

og. Aza 3 , 2016
Ekonomian zenbakien dantza izaten da eta hori argitzeko asmoz Endika Alabort Amundarain ekonomialaria eta EHUko irakaslea batu zaigu Hizpidea magazinera.  Gaurko saioan Hego Euskal Herriko zerga sistemak aurrekontuetan duten eragina aztertu dugu, baita langileen poltsikotan., Azken bi urteko zerga bilketak behera egin dute eta horren arrazoiak azaldu dizkigu Endikak. Batetik […]

Honekin lotuak