MUSIBLA #74: Amy Winehouse, Pavement, Nick Cave, Izaki Gardenak, Petti, Phil Cook

Aspaldi entzun gabe genuen diskoa ekarri dugu saioari hasiera emateko. Diskoaren izena Frank da eta Amy Winehousek grabatu zuen 2003. Urtean. Disko honetan biltzen zen, besteak beste mundu osoan ezagun egin zuen Stronger than me abestia. Pavement rock alternatiboa jorratzen zuen taldea izan zen. Hemen, Kafe Antzokiko antzeztokian ere egon ziren. Kaliforniar hauek disko luze, EP eta single ugari publikatu zituzten 1989tik 1999ra arte, orduan desegin baitzen taldea. Nick Caveren 20. diskoa ere egongo da gaurko saioan. Nocturama da Cavek egin duen diskorik eta lirikoena agian, pianoan guztiz erroturik, abesti sorta bikaina eskaintzen digu. Izaki Gardenak taldeak Aurri Gara diskoa kaleratu zuten 2015ean, disko bikaina iruditzen zaigu eta bertatik abesti bat, bigarren abestia Dena Oskol euren azken diskoari izena ematen dion abestia. Bukatzeko bluesaren eremura joko dugu Berako Pettiren konpainian, Harkaitz Canoren hitza duen Suerteren Bluesa abesti narratiboarekin, eta Astirtitan diskoarekin jarraituko dugu Egunero abestia entzuten. Bukatzeko Phil Cook musikariaren Steampowered Blues entzun dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 104: Zahartze prozesua (Begoña Sanz)

og. Ira 19 , 2019
Zahartzeaz jardungo dugu gaur, hau da, gizakiok denboraren poderioz gure organismoan izaten dugun gainbehera fisiologiko saihetsezinaz. Zahartzea era mailakatuan gertatzen da, eta gure funtzio askoren hauskortasuna eta mendekotasuna ekartzen ditu ezinbestez. Hala ere, zientzialariak zahartze osasungarriaren inguruan ari dira lanean, eta hainbat programa jarri dituzte abian, jende zaharraren bizi itxaropen […]

Honekin lotuak