Occhi Di Farfalla egun Jokin, Peñalba, Hodei eta Miren taldekideek osatzen dute. 2013an taldearen izena zeraman diskoa plazaratu zuten. Bigarren urratsa 2016an eman zuten, Lerroetatik ihes izeneko diskoarekin eta hirugarrena eta momentuz azkena Destino epikoak izenekoarekin eman dute. Udan, Frantzia, Suitza, Alemania eta Txekiar Errepublikan aritu ginen “Destino Epikoak” diskoa aurkezten. Oraingoan, etxean eta etxe inguruan bilatuko ditugu destino epikoak. Ostegunean ekingo diogu bilaketari Bilboko Kafe Antzokian bertan Onki Xin-eko lagunekin batera. Hodei batu zaigu Bilbo hiria irratira.
Deskargatu hemen.