Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa. Zer adierazten dute itsasoko landaretzan gertatzen ari diren aldaketek klima aldaketari buruz? Zein ondorio biologiko, ekologiko eta sozio-ekonomiko izan ditzakete aldaketa horiek? Gai hauek izan ditugu aztergai Nahiara Mugerzarekin batera. Gaur arratsaldean José María Gorostiaga UPV/EHUren Botanika irakasleak galdera horiei erantzungo die ‘Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. arratsaldeko 7etan, Bilboko Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa -Yohn jauregia).
Deskargatu hemen.