Esne bilketa kanpaina abiatuko du Zaporeak elkarteak hego Euskal Herrian

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Zaporeakek janaria kozinatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde proiektuarekin Lesbos uharteko larrialdiko Kara Tepe errefuxiatuen esparruko iheslarientzat janari duina kozinatzen eta banatzen. Moriako sutearen ondoren, euren  lan egiteko modua berrantolatu behar izan dute. Janari banaketa ere abiatu dute, fruta eta esnea banatuz. Fruta Grezian bertan erosiko dute baina esnea bertatik bidaliko dute eta horregatik esne bilketa abiatu dute. Apirilaren 24ean Bizkaian egingo dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Arrosak eta urdinak?

lr. Mar 13 , 2021
Neskak larrosak dira eta mutilak urdinak? Lur eta Hodei ez daude ados, zuek zer pentsatzen duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210314_gaurezdagoeskolarik_larrosa_urdina.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak