Pobreziaren Nazioarteko eguna dela eta hainbat gizarte erakunde, sindikatu eta auzo elkartek elkarretaratzea deitu dute. Urriaren 17an, goizeko 11.30etan Moyua plazan bilduko dira, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzarainoko ibilbidea egingo dute.
Pobrezia eta gizarte-bazterkeria ikusaraztea izango du helbururik behinena, horrekin batera, euskal erakundeek gaiaren harira konpromiso argi bat hartzea eskatzen dute, pobrezia eta gizarte bazterkeriaren aurka borrokatu ahal izateko hain zuzen.
Hauen leloa honakoa da, Pobrezia: Giza eskubideen arloko arazoa. Pobrezia desagerrarazteko DBE sistema behar dugu.
Deskargatu hemen.