Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez, azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero dute Espainiakoarentzat hori “eredu” izatea. Sareren aburuz, Espainiako Gobernuak orain are egindako urratsak “gutxi eta txikiak” izan dira, eta “erritmoa” aldatu behar da.
Deskargatu hemen.