EUSKARA JENDEA: Istorio lokaletan gure kulturaren historia dago

Gaurkoan “Etxera Bidea” saiakera izan dugu hizpide irrati tarte honetan. Ostiralean Euskadi saria jaso zuen Xamarrek saiakera sailean, zoriontzeaz gain gogora ekarri dugu bertan kontatutakoa. Aezkoan kokatutako historia dakar Xamarrek. Hizkuntzaren berreskuratze eta ukatze baten testigantza ekarri ditu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa ibarra, Nafarroa), 1980. urtean, amatxi euskaldun baten harridurak eta deserosotasunak ez zuten mugarik, ordu artio erdalduna zen ilobak lehenbizikoz Euskaraz hitz egin zionean.   Memoria historikoa ez da gerra kontuetara bakarrik mugatu behar, Xamarren iritziz, ondorioak hura bizi izan ez zutenengana ere hedatu zirelakoz urtetan. Mintzaira ikasten, historia ezagutzen, herri kultura baloratzen… galdutakoaren bila.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Amaia Uskola, abokatua, gaixo psikikoen babes publiko eta juridikoa. Estigmatik, estimura.

az. Urr 23 , 2019
25 urtetik gora abokatu dabilela, familia zuzenbidean nagusiki, bai zibilean bai penalean, Amaia Uskola. Azken urteetan gehituz doan gizarteko arazo larri batez mintzatu gara: sikikoki ez-gai diren pertsonentzako administrazio eta lege aldetiko babes eskasa, 18 eta 65 urte artekoetan diren gaixo larrietan itzela. Eta Amaia ere, arazoaren handiak larrituta. 2050erako, […]

Honekin lotuak