MUSIBLA #253: Kathryn Mohr, Lip Critic, Sun Kill Monn, Josephine Wiggs, Cigarettes After Sex, Maite Larburu

Kathryn Mohr kantautorearen Waiting Room diskoarekin hasiko dugu gaurko saioa. Azaleko irudiak irudikatzen duen argi lausoak diskoko giroa laburbiltzen du ederki. Abestiok ilunak dira, obsesiboak eta eremu ezin pertsonalago batera bideratzen gaituzte. Lip Critic taldearen estreinako diskoarekin jarraituko dugu. Hex Dealer. NY-ko taldeak elektronika-punk jorratzen dute. 12 abesti frenetiko bildu dituzte diskoan. Guztiz bestelako giroa dakarren Sun Kill Monn taldearekin jarraituko dugu. Euren azken diskoak All The Artists du izena eta pianoan oinarritutako abesti narratibo eta kulunkariak eskaintzen dizkigu taldeak. Azken saioetan Uger taldea ekarri izan dugu. Asko gustatzen zaigu proposatzen dutena. Amaiera bat izeneko diskoaren barruan harribitxi batzuk topatuko dituzue. Gaur horietako bi. Josephine Wiggs, rock musikari multiinstrumentista ingelesa da, The Breeders eta The Perfect Disaster rock alternatibo taldeetan baxu-jotzaile gisa egindako lanagatik ezaguna. Albo-proiektu anitz sortu ditu, eta bakarka ere pare bat disko dauzka. Horietako bat We Fall (2019). Horixe ekarri dugu gaur gurera, konposizio delikatu eta bihurgunetsuak gordetzen ditu disko honek. Cigarettes After Sex El Pasoko (Texas) indie rock talde bat da, bere musikan berehala atzematen dira giro lainotsuak, gitarra urrunak, zetazko ukitua duten soinuak. 2008an Greg Gonzálezek sortua. Bere lehen estudioko diskoa 2017an kaleratu zen, eta bertan oso ezagun egin ziren abesti batzuk bildu zituzten. Gaur euren azken grabazioa darkarkizuegu X’s. Eta bukatzeko, Maite Larbururen azken abestia, beti bezain berezi eta berezko. “Maizter” du izena abesti eder honek. Maite Larburuk trebezia berezia du. Bideo batekin dator, gainera.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

STENDHALEN OIHARTZUNAK: “ANDRÉS ISASIREN OIHARTZUNAK”

ar. Mai 6 , 2025
Andrés Isasi Linares konpositorea gaur hizpide. XX. mendearen hasierako konpositore euskalduna, bere garaian onarpen eta ospe nahikoa izan zuena, bai estatuan eta bai atzerrian ere, baina orain nahiko ahaztua dagoena. Ez da batere ezaguna publiko orokorraren artean eta ez da ia ezer jotzen. Getxoko musika-eskolak izena bere omenez darama. Bere […]

Honekin lotuak