MUSIBLA #90: Helado Negro, Omago, Titus Andronicus, Inoren ero ni, Lana del Rey, Tyler, The Creator

Hasierako minutuetan Helado Negro eta bere taldea ekarri ditugu. Estatu Batuetan jaio arren, gurasoak Ekuadorrekoak izateak erabat markatu du Roberto Carlos Lange, Helado Negroren atzean dagoen sortzailea. 2019an This Is How You Smile diskoa atera zuen, eta bertatik pare bat abesti entzungo ditugu. Omago taldea Bilbotik dator eta BBK Soinu Berriak lehiaketako lehenengo edizioa irabazi ondoren Omago EP hau argitaratu dute. Arrastoa jarraitu beharreko taldea, zalantzarik gabe. Titus Andronicus talde berezia da, izenetik beretik hasita (Shakespeare idazlearen tragedia odoltsu batetik hartu zuten). Patrick Stickles dago honen atzean eta bera da urte hauetan taldea abandonatu ez duen kide bakarra. An Obelisk da euren azken diskoa. Energia eta mamia, gainontzeko diskoetan bezala. Inoren ero ni talde andoaindarra ongi ezaguna da gure artean. Euren azken artefaktuak Il Cercatore di Perle izena du eta bertan lau abesti bildu dituzte. Bertatik pare bat entzungo ditugu. Hurrengo artista Lana del Rey izango da gaurko saioan. New Yorkeko kantugile honek emakume batek musika alternatiboan egindako diskorik salduena egin zuen, 10 bat milioi kopia salduta 2012an. Duela gutxi kaleratu du bere azken diskoa Norman Fucking Rockwell izenekoa. Bukatzeko mami handia duen disko batekin agur esango dizuet hurrengora arte: Tyler, The Creator eta bere azken diskoa Igor.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilboko 7katu gaztetxearen 13. bertso-jaialdia eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa

og. Ots 6 , 2020
Bertsoaren joan-etorriak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur berriro ere bildu dira Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren magia uhinetan barna hedatzeko. Bertso-kantuen errenkada duzue entzungao, prosarekin uztartua, aukeraketa diktatorialean. Zapatu-domekan izan ziren bi saiotako kantuak ekarri ditugu: zapatuan, eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa izan zen, egun osoan […]

Honekin lotuak