POTTO: Bilboko 7katu gaztetxearen 13. bertso-jaialdia eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa

Bertsoaren joan-etorriak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur berriro ere bildu dira Ibon Burgoa eta Erlantz Ibargurengoitia bertsoaren magia uhinetan barna hedatzeko. Bertso-kantuen errenkada duzue entzungao, prosarekin uztartua, aukeraketa diktatorialean. Zapatu-domekan izan ziren bi saiotako kantuak ekarri ditugu: zapatuan, eta Arrigorriagan, Bilboaldeko bertso-eskolen topaketa izan zen, egun osoan zehar bertsolariek Arrigorriagako kale-tabernak bertsoen kantuez alaitu zituzten (Arrigorriaga, Galdakao, Santutxu, Elorri eta Potojorran bertso-eskolen eskutik); eta, domekan, Bilboko 7katu gaztetxearen 13. urteurren ekitaldien baitan, bertso-jaialdia izan zen (Amaia Iturriotz, Oihana Bartra, Ane Labaka eta Joanes ILlarregi)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Santutxu auzoan barrena

ol. Ots 7 , 2020
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria  irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Santutxu  auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Bihar Santutxuko karmelo plazatik arituko gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko […]

Honekin lotuak