Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” sentitzen dutelako eta ez dutelako beraien egoera ikusgai egin nahi. Tratamendua jaso dutenak, ordea, “ahaldunduago” sentitzen direla aitortu dute, aurrerapausoak ematen ari direla nabaritzen dutelako.
Nagore Orozek, Yolanda Cerverok eta Iosu Martinezek egin dute lana, Goretti Soroaren laguntzarekin. 129 emakume eta 96 profesional elkarrizketatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuspegi orokorra jaso ahal izateko, eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak adierazi bezala, etorkizuneko politika publikoak diseinatzeko.
Deskargatu hemen