SOINUGELA: Estatu Batuetako herri musika (II. atala)

song.jpgJoan den astean hasitako bideari jarraituz, gaurko irratsaioaren bigarren zatian berriz hartu dugu Estatu Batuetako
herri musikaren bilduma oparoa dakarren “Song of America” disko hirukoitza eta XIX. eta XX. mendeetako kantu oso ezagunak zenbait bertsiotan entzuten jardun dugu. Horrezaz gainera, ibilbide musikal handia egin dugu kontinente askotan barrena. Afrikatik abiatu gara, Souad Massi aljeriarraren “Acoustic” diskoarekin eta Txadeko emakume kantaria dugun Mouniraren lehen diskoarekin. Handik Karibe aldera jo dugu Honduras, Belize eta Guatemalan bizi diren emakume garifunen kantaera ezagutzeko “Umalali” bildumaren bitartez. Aurreko astean bezala, tangoak ere bere txokoa eduki du: Daniel Melingo eta Malevaje taldearen azken lana (No me quieras tanto). Etxera itzuli gara orduan, Joserra Senperena pianojole bikainak Harkaitz Canoren olerkien gainean atera duen “Dardaren interpretazioa” disko instrumentalaz gozatzeko. Countryan ere murgildu gara apur batez, Blue Rodeo taldearen “Small Miracles” obra ezagutzen hasteko. Geroztik, bluesera pasatu gara, Steve Guyger aho soinulariaren “Radio Blues” lana entzunez. Bukatzeko, eango dugu Van Morrisonen “Keep It Sinple” eta Zulú 9,30 taldearen “Huellas” diskoek ere beren tartea izan dutela Soinugelan.

Saio hau deskargarzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080529.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Jugatx Menikarekin

og. Mai 29 , 2008
Jugatxek hamar urte inguru darama CEAR-en asilo eskaeraz eta bestela laguntza bila etorritakoei erantzuten.Arazoak hainbat adar dauzka eta irtenbideak konplexu samarrak. Gero eta hedatuago diren topiko arrazistak desmontaatzeko datuak ugariak dira, dana dala. Ez omen digute lana kenduko, ez eta gure lan-baldintzak kaltetuko. Kalean pegamentoari ekiten ikusten ditugunean, gutxi batzuk […]

Honekin lotuak